Goitibeherak izanen dira Igantziko San Migel besten berrikuntza nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko irailaren 25a

Berriz ere ederki pasatzeko moduko ekintzak izanen dituzte Igantzin.

Igande arratsaldeko herri kirol saioan Euskal Herriko gizonezko eta emakumezkoen koxkor biltze txapelketa eta Nafarroako arpana txapelketa mistoa erabakiko dira

Joan den asteburuan zenbait ekitaldi garrantzitsu egin baziren ere, berez, irailaren 25etik 29ra ospatuko dituzte Igantziko San Migelak. Txupinazoa larunbat eguerdian botako badute ere, ortziral arratsalde eta gau partean izanen dituzte lehen ospakizunak. Berrikuntza moduan, larunbat arratsaldean goitibeherak ibiliko dira Piedadetik abiatuta.

 

IRAILAK 25, ORTZIRALA

17:00etan Mus eta partxis lehiaketa, Biltoki Ttikik antolatuta. 19:00etan Pintxo potea. 20:00etan Igantziko dantza taldearen emanaldia. 22:00etan Elektropatxaranga.

 

IRAILAK 26, LARUNBATA

12:00etan Altxaferoa. Ondoren kankailu eta buruhaundiekin karrikabuelta, txarangak eta Bortzirietako Gaiteroek girotuta. Segidan Hs2 Frontoian. 18:30ean Goitibeherak Piedadetik abiatuta. Arratsaldean Txaranga. 00:00etan Tximeleta.

 

IRAILAK 27, IGANDEA

10:00etan Karrika buelta txistulariekin. 12:00etan Toka Txapelketa Frontoian. Bitartean Kankailuak eta buruhaundiak karrika buelta eginen dute Bortzirietako gaiteroekin. 18:00etan Herri-kirolak. Euskal Herriko Koxkor Biltze Txapelketa, gizonezko eta emakumezkoena, eta Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoa. Herritarren arteko desafioa. Ondoren Muxikoak eta larrain dantza foru plazan. 22:00etan Gabenara.

 

IRAILAK 28, ASTELEHENA

10:00etan Karrika buelta txistulariekin. 10:00etan Puzgarriak, Wii eta gomak frontoian. 11:00etan Pintxo poteoa txarangak alaituta. 12:00etan Betizuak txarangak alaituta. 14:00etan Haurren herri bazkaria zentroan. 14:00etan Herri bazkaria Baratzondon Andoni Egaña eta Sustrai Colinarekin. Txaranga ere bertan izanen da. (Txartelak betiko lekuetan irailaren 25a arte).

 

IRAILAK 29, ASTEARTEA

10:00etan Karrika bueltan ezpata-dantzari eta txistulariekin. 11:30ean Meza nagusia herriko abesbatzak kantatua. Ondotik Bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra plazan eta herriko ezpata-dantzarien saioa. 17:30ean Dantza luzea foru plazan. 18:30ean Pilota partidak. Ondotik Triki-poteoa. 21:30etik 23:30era Itsaso eta Irune Trikitilariak.

Erlazionatuak

Sanmigelak Igantzin

Xorroxin irratia 2015 ira 24 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun