Dispertsioaren kontrako mendi martxa ibili da Sara eta Bortzirietako mendietan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko ira. 21a, 10:50

Arantzako udaletxe atarian harrera egin zieten dispertsioaren kontrako mendizaleei.

Kotto Altzugurenen heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira ekitaldi gehiago ere antolatuko dira

Berako Jose Angel Altzuguren Kotto zenaren heriotzaren 10. urteurrena bete behar dela eta, herri talde batek ekimen desberdinak prestatzen hasi da. Ekimen hoietako lehena asteburu honetan egin dute, Saratik abiatu eta Bortziriak zeharkatu dituen dispertsioaren kontrako eskualdeko mendi martxa bat. Hala ere urteurrenaren inguruko ekimenak ez dire hor akautuko, errate baterako ekimen nagusia urriaren 31n izanen da

Asteburuko mendi martxari dagokionez, Saran abiatu zen ortziral arratsaldeko 4etan eta Etxalarreraino heldu zen. Larunbat goizeko 9etan Etxalartik abiatu eta eguerdian ailegatu zen Igantzira eta bazkaldu ondotik, Arantzara ailegatu zen arratsaldeko 7etan. Arantzan, harrera egin zieten Udaletxe atarian, trikitilarien laguntzaz, eta solas batzuk eskaini zien ibiltariei Juan Migel Almandoz alkateak, argazkian ageri den bezala.

Igande goizean Arantzatik abiatu eta eguerdian ailegatu ziren Lesakara eta handik Berara joan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun