Urritzokietako Santakrutz bestak ospatuko dituzte Etxalarren igandean

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 18a

Bazkal ondotik, mus eta partxis txapelketetan eta jokoetan ariko dira Urritzokietan, tokan erraterako.

Meza eta trikitilarien kalejiraren ondotik Asau izanen dute Sainduneko zubian

Urtero bezala Santakrutz bestak ospatuko dituzte Etxalarko Urritzokieta auzoan. Irailaren 14an hasi zituzten bestak baina iganderako egitarau zabala daukate. Astelehenean ere, ongi gosaldu ondotik, karpa desmontatu eta zubi ingurua txukuntzeko gelditu dira auzotarrak.

 

IGANDEA, IRAILAK 20

• 12:00etan meza Santa Krutz ermitan. Ondotik trikitilariek kalejiran auzoa zeharkatuko dute.

• 14:00etan Asau Sainduneko zubian. Bazkaldu ondotik mus eta partxis txapelketak.

• 17:30ean jokoak.

• 18:30ean erromeria Elizagoien ahizpen eskutik.

• 21:00etan afaria. Trikitilariek afalondoa alaituko dute.

 

ASTELEHENA, IRAILAK 21

• 09:00etan gosaria antolatzaileek. Karpa desmontatu eta zubi ingurua txukuntzea bestari akabera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun