35.387,50 euro jasoko ditu azkenean Etxalarko Udalak Iarmendiko usategiengatik

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 17a, 12:17

Etxalarko udalak 35.387,50 euro jasoko ditu usategien sasoiko erabileragatik.

Irailaren 15eko hondar enkantean, hamabigarren postuaren prezioa bakarrik hobetu zen

Etxalarko Herriko Etxeak Iarmendi inguruan daude uso postuak esleitzeko bigarren enkantea egin zuen irailaren 15ean. Bortz postu atera ziren enkantera, sesta emana zioten hamabigarrena eta hutsean gelditu ziren bertze lau. Hauek hutsean segitu dute, baina hamabigarrenarengatik 1.010 euro gehiago lortu ziren asteartean, 4.387,50 euro ordaindu baitute denera. Denera, azken errematearekin 35.387,50 euro eskuratu ditu Etxalarko Udalak, hasierako prezioa baino 1.842 euro eta erdi gehiago. Prezio hauei %21eko BEZa eta %2,5eko gastuak gehitu beharko zaizkie, eta denera 43.703,56 euro ordainduko dute ehiztariek.

 

Hain zuzen, hamabigarren postua izan da aurtengo “izarra”. Nonbait postu hau ehiztarien gustuko da, irailaren 5eko enkantean, hasierako preziotik (1.425 euro) gehien hobetu zena izan baitzen eta 2.895 euro eskaini zituzten orduan. Gero, sesta emanda, 3.377,50 euroko hasierako prezioa izan zuen astearteko enkantean eta hor, bertze 1.010 euro gehiago eskaini zituzten ehiztariek.

Aldiz, irailaren 5ean hutsik gelditu ziren 15, 16, 17 eta 18. postuengatik ez zuten deus eskaini hamar egun beranduago enkantean ere. 

 

Postua

Hasierako Prezioa

Behin-betiko prezioa

1

900 €

900 €

2

900 €

960 €

3

2.165 €

2.165 €

4

1.685 €

1.685 €

5

2.165 €

2.165 €

6

1.685 €

1.685 €

7

2.165 €

2.165 €

8

3.205 €

3.205 €

9

2.185 €

2.185 €

10

2.185 €

2.185 €

11

3.205 €

3.205 €

12

1.425 €

4.387,50 €

13

1.425 €

1.905 €

14

900 €

900 €

15

900 €

0

16

900 €

0

17

900 €

0

18

900 €

0

19

900 €

1.090 €

20

1.425 €

2.225 €

21

1.425 €

2.375 €

 

33.545 €

35.387,50 €

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun