Igandean 09:00etan abiatuko dira txirrindulariak eta 07:30etik 08:45era izanen dute izen emateko aukera. Igandean izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dute federatuek eta 25 euro federatu gabekoek (13 eta 17 euro aitzinetik kirolprobak.com webgunearen bitartez eginez gero). Prezio horretan, asegurua, hornidura, zozketak, paisaiak eta Beti Gazte elkartearen 75. urteurrena denez, kamixeta teknikoa jasoko dute txirrindulariek.