Besten aitzineko asteburuan ere ekitaldi ugari izanen dituzte Igantzin

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 16a

Igande arratsaldean eginen den artzain zakur lehiaketak 35. edizioa beteko du.

Igande eguerdiko gazta lehiaketak hamargarren edizioa beteko du eta arratsaldeko artzain zakur lehiaketak hogeita hamabosgarrena

Urtero bezala, San Migel besten aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi izanen dira. Larunbat honetan, goizez, pintxo txapelketa eta dastaketa izanen dira eta arratsaldez, plater tiroketa eta kankailu eta buruhandiekin karrika buelta.

 

Igande goizean ere karrika buelta eginen dute eta haurren herri kirol saioa. Eguerdian gazta lehiaketaren hamargarren edizioa burutuko da eta Nafarroako Ardoaren dastaketa ere eginen da, Bizitzaren ttanttak izenburupean. Entrevinos agentziak antolatu du ekitaldi hau eta Inurrieta, Marco Real, R. Reverte eta Ochoa upategiek hartuko dute parte. Ardoak hobeki ezagutzeko eta modu egokian dastatzeko jarraitu beharreko urratsak azalduko dituzte eta horretaz gain, gustukoen diren ardoak erosteko aukera ere izanen da bertan. Igande arratsaldean, Artzain Zakur lehiaketaren 35. edizioa eginen da eta plazan gazta eta opil dastaketa eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun