Elkartea ezagutzeko aukera izanen da ortziralean eta azalpenak gazteleraz (18:00) eta euskaraz (19:00) emanen dituzte
Bertze gisako produkzioa eta kontsumoa bultzatu nahiean, bizi-kalitate osasuntsu eta jasangarriago bat lortzeko bidean, Bidazi elkartearen proiektua ezagutu nahi duena Alkaiagako egoitzara hurbildu liteke irailaren 18an, ortziralean. Informazioa 18:00etan gazteleraz eta 19:00etan euskaraz emanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.