Lan honetan, Albaolako itsas ondarearen berri ematen da eta herriz herri egurraren eta itsasoaren usaina eramaten ari dira pailazoak. Txo Mik Mak txikia indioa da protagonistetatik bat eta itsasoaren bertze aldetik, Ternuatik, ailegatu da. Larunbat honetan, berarekin eta bere atautxi Rokerekin plana eginen dugu beraz, mundua aldatzeko helburuarekin.
Ikuskizun guzietan bezala, honetan ere, dantzatzeko, kantatzeko eta ikasteko aukera izanen dugu.
Sarrerak salgai daude 8 eurotan, ondoko lekuetan: Arantzako Zakutenea, Pabloenea eta Burlada ostatuetan; Etxalarren Herrik okindegian; Igantzin La Villa jatetxean; Lesakan Izarra okindegian; Berako Xuga ostatuan; Donezteben Titi ostatuan eta Sunbillan Ariztigain kanpinean. Egun berean ere salduko dira.