Ttikitto ludoteka zerbitzua eskainiko dute aurten ere Igantzin

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 14a, 09:07

Irailaren 14tik 24ra eman daiteke izena

Aurtengo ikasturtean ere (2015-2016), Ttikitto ludoteka zerbitzua eskainiko da Igantzin, Ttikittoko antolatzaileen, Lagunekin Jolasean Aisialdi Elkartearen eta Udalaren eskutik. Iaz bezala, 2 urtetik (Ttikittoko egitasmoan zehar betetzen dituztenak barne) 10 urte bitarteko haurrei eskainiko zaie. Izen ematea irailaren 14tik 24ra izanen da eta Igantziko Udaletxean egin beharko da.

Datei eta ordutegiari dagokienez, urrian hasi eta Aste Santua arte izanen da; eskolako egutegia errespetatuko den arren, salbuespenen bat izan daiteke. Ordutegia 16:00-18:30 bitarte izanen da.

Zerbitzua astean zenbat egunez eta zein egunetan eskainiko den eskariaren arabera zehaztuko denez, hilabeteko kuota ere ho­nen araberakoa izanen da.

Zerbitzu hau aurrera eramateko, gutxienez 8 haurreko taldea atera beharko da, gehiengoa 20 haurreko taldea izanik. Lehentasuna Igan­tzin erroldatutako haurrek izanen dute.

Interesa dutenek, informazio gehiago edo zalantzaren bat argitu nahi izanez gero ttikittoigantzi@gmail.com e-postara idatzi behar dute eta erantzuna jasoko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun