Hain zuzen, hamabigarren postuaren prezioa seiren batean hobetu dute epe honetan. Nonbait postu hau ehiztarien gustuko da, irailaren 5eko enkantean, hasierako preziotik (1.425 euro) gehien hobetu zena izan baitzen eta 2.895 euro eskaini zituzten orduan. Orain, sesta emanda, 3.377,50 euroko hasierako prezioa izanen du astearteko enkantean.
Hamabigarren postuarekin batera, irailaren 5ean hutsik gelditu ziren 15, 16, 17 eta 18. Postuak aterako dira enkantean. Lauen hasierako prezioa 900 eurokoa da.