Bittiriko bestak irailaren 11tik 13ra ospatuko dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko irailaren 11

Herriko erraldoi eta buruhandien konpartsa Bittirian barna ibiliko da larunbat goizean.

Herri-kirol desafio sorpresa jokatuko da larunbatean

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, Lesakako Bittiria auzoan antolatu dituzte auzoko bestak. Iraileko bigarren asteburuan izanen dira, irailaren 11tik 13ra bitarte. Hiru egunez, ongi pasatzeko aukerarik ez da faltako.

 

ORTZIRALA, IRAILAK 11

• 21:00etan Txupinazoa eta kalejira.

• 21:15etan Patata tortila txapelketa.

• 21:30ean Berendu afaria 3 euroren truke.

• 23:00etan Txamukos taldearen eskutik mariatxiak.

 

LARUNBATA, IRAILAK 12

• 10:00etan Diana txistulariekin.

• 11:00etan Lesakako Erraldoi eta buruhandien konpartsa auzoan barna.

• 12:00etan Herri-kirol desafio sorpresa ­Bittiriko plazan.

• 17:00etan Mahai jokoak.

• 21:00etan berendu afaria 3 eurotan.

• 22:30ean Dj Taperekin dantzaldia.

 

IGANDEA, IRAILAK 13

• 11:00etan Haur eta gaztetxoentzako jokoak, Eltzeta plazan.

• 16:00etan Mus txapelketa.

• 18:00etan Hodei magoak “Ilusioaren indarra” ikuskizuna eskainiko du.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun