Hiru Erregeen Mahaira igo dira Beti Gazteko 25 mendizale

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 9a, 16:19

Beti Gazteko mendizaleak Hiru Erregeen Mahaian.

Igandean igo ziren lesakarrak Euskal Herriko gailurrik garaienera (2.428 metro)

Lesakako Beti Gazte elkarteko mendi atalak Hiru Erregeen Mahaira (2.428 metro) ateraldia egin zuen irailaren 6an, igandearekin. 25 mendizalek hartu zuten parte.

Egun bikaina izan zuten mendizaleek, eguzkitsua, epela eta garbia. Igande goizeko 09:20an abiatu ziren Linzako aterpetik eta hiru ordu eta erdi beranduago ailegatu ziren gailurrera, ongi merezitako hamaiketakoaz gozatzeko.

Arratsaldeko 4ak aldera bueltatu ziren aterpera, inolako arazo aipagarririk gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun