Titulu konbinatu berria da eta Bortziriak eta Gipuzkoaren arteko harremanean garraio publikoaren erabilera sustatzea bilatzen du, Irun Colonen Tren-Busa garraio aldaketa puntua ezarriz.
Euskotren/Topoa + Busa/La Burundesa arteko erlazio joan-etorriko tarifak hauek izango dira:
- Topoa+Busa (Bera): 5,18 euro.
- Topoa+Busa (Lesaka): 6,08 euro.
- Topoa+Busa (Etxalar): 7,08 euro.
- Topoa+Busa (Igantzi): 7,68 euro.
Titulu hau bakarrik ondorengo geltokietako txarteldegietan erosi ahal izango da: Lasarte, Amara, Anoeta, Intxaurrondo, Galtzaraborda, Errenteria, Irun Colon eta Hendaia jendearentzako arreta ordutegian. La Burundesan, salmenta autobusean bertan burutuko da.
Pertsona bakarreko titulua da eta titulua erosi den Topoko geltokiaren eta bortz herrien artean bi bidaia egiteko aukera egongo da, noranzko bietan, eta garraio aldaketa Irun Colonen burututa. 5 urte baino txikiagoak direnek doan garraiatu ahal izango dute. Tituluaren iraupen aldia Euskotreneko titulua erosi edo aldatu den egunetik hurrengo eguneko 23:59ra arte luzatuko da.
Irun Colonen La Burundesako autobus zerbitzuen geralekuak Colongo Pasealekua 43an kokatuta daude, joan-etorria Bortzirietara hasteko, eta Colongo Pasealekua 54an Nafarroatik iristen direnentzako.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean.