Abuztuko azken asteburuan 4 lasterketa gehitu zituzten zerrendara. Txus Unsionek Mont Blanc-eko Ultra Trailean parte hartu zuen, 170 kilometrokoa eta munduko famatuena dena. Txus hagitz ongi sailkatua joan zen bere kategorian lasterketako zati gehienetan, baina zoritxarrez 29 kilometro falta zirenean lasterketa utzi behar izan zuen tripetako arazoengatik. Erronka honetan, parte hartu eta bukatzen dituzten lasterketak kontuan hartzen ditu Manttalek, baina kasu honetan, logikoki, kontuan hartu dute Unsionen ahalegina eta animoak eman nahi dizkiote.
Manttaleko zenbait lasterkarik Agerrako krosean parte hartu zuten eta bertan Gwendal Larquek senior kategorian garaipena lortu zuen.
Xabi Garmendiak Sarako Kontrabandisten lasterketan parte hartu zuen eta Gaizka Gallardon, Josema Huizi eta Unai Santamariak Elizondoko Nafarroa Oinez lasterketan parte hartu zuten. Unai laugarren sailkatu zen eta Unai-Josema bikoteak ikastolen arteko lehia irabazi zuten, Berako Labiaga ikastolaren izenean.Abuztuko azken asteburuan 4 lasterketa gehitu zituzten zerrendara. Txus Unsionek Mont Blanc-eko Ultra Trailean parte hartu zuen, 170 kilometrokoa eta munduko famatuena dena. Txus hagitz ongi sailkatua joan zen bere kategorian lasterketako zati gehienetan, baina zoritxarrez 29 kilometro falta zirenean lasterketa utzi behar izan zuen tripetako arazoengatik. Erronka honetan, parte hartu eta bukatzen dituzten lasterketak kontuan hartzen ditu Manttalek, baina kasu honetan, logikoki, kontuan hartu dute Unsionen ahalegina eta animoak eman nahi dizkiote.
Manttaleko zenbait lasterkarik Agerrako krosean parte hartu zuten eta bertan Gwendal Larquek senior kategorian garaipena lortu zuen.
Xabi Garmendiak Sarako Kontrabandisten lasterketan parte hartu zuen eta Gaizka Gallardon, Josema Huizi eta Unai Santamariak Elizondoko Nafarroa Oinez lasterketan parte hartu zuten. Unai laugarren sailkatu zen eta Unai-Josema bikoteak ikastolen arteko lehia irabazi zuten, Berako Labiaga ikastolaren izenean.