Libele, eskuz egindako poltsa esklusiboen proiektu berria Lesakan

Xorroxin irratia 2015ko abu. 25a, 13:02

Libele izena duen proiektuak eskuz egindako poltsa esklusiboak ditu oinarri. Iraia Etxabide eta Naiara Alberro dira sortzaileak eta igandean eginen dute aurkezpen gisako erakusketa Lesakan. Opari batetik hasi zena, 80 poltsa-sortako kolekzio bihurtu da iada. Naiara Alberrok eman dizkigu proiektu berriztatzaile honen inguruko xehetasunak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun