Lehen lasterketa herrikoia eginen dute Etxalarren bestetako altxaferoaren aitzinetik

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 14a, 10:09

Andremari eguneko meza ondotik ohiko saioa eskainiko dute herriko dantzariek.

Haurren eta helduen lasterketa eginen dute arratsaldean eta gero berendua

Urtero bezala, Andremari bezperako arratsaldeko 8etan abiatuko dira Etxalarko bestak. Aurten, ordea, berrikuntzak izanen dira, suziriaren aitzinetik lasterketa herrikoia eginen baitute lehen aldiz. Agerraldi ixila ere iragarria dute. Ondotik, bortz eguneko besta ederrak izanen dituzte, astearteko Asau Egunarekin borobilduko direnak.

 

ABUZTUAK 14, ORTZIRALA

I. Lasterketa Herrikoia. 17:30ean haurren lasterketa. 18:00etan helduen lasterketa. Ondotik berendua. 19:45ean ‘Euskal presoak Euskal Herrirat’ agerraldi ixila. 20:00etan altxaferua, txistulariak, trikitilariak THE JOSELONTXOS txaranga, buruhandiak eta kankailuak. 21:30ean herri afaria frontonean. 00:00etatik 03:00etara TRIKIDANTZ.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA (ANDREMARI EGUNA)

10:30ean Argisoinuak. 11:00etan Meza Nagusia. 12:30ean herriko dantzarien saioa txistulari eta musikariekin. Ondotik Eskola Zaharreko estalpean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 18:30ean Bertsolariak. Egaña eta Lizaso. Gai-jartzailea: Joseba Olagarai. Arratsaldez eta gauez GABENARA taldea.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA (HAURRAREN EGUNA)

10:30ean Argisoinuak. Goiz-arratsaldez haurrendako Joku Parkea, txu-txu trena, puzgarri eta joku tradizionalekin Navar Producciones eta herriko bolondresen eskutik. 13:30ean Asau Ttiki Guraso Elkarteak antolatua. 16:30ean Eskalada erakustaldia eta parte-hartzea haurrentzat. Frontoi gibeleko aldean. 18:00etan  Herriko gazteen herri kirol desafioa. 20:00etatuk 22:00etara TXUTXIN IBAÑEZ mariatxiak. 00:00etatik 03:00etara OHARKABE taldea.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA

10:30ean Argisoinuak. 11:30ean herriko haurren XXIX. pilota txapelketa. 12:00etan gazteen IV. binakako esku pilota txapelketa. 13:00etan Sari banaketa. 18:00etan XXIII. Mus txapelketa. 18:30ean herriko trikitilarien saioa. Denak kantuan aritzeko paperak banatuko dira. Ondoren trikitilari guztiek berendua izanen dute. 19:30ean museko sari banaketa. 19:30ean SALTOKA euskal musika eta dantza tradizionala. 00:00etatik 03:00etara DANTZADI taldea.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA (ASAU ETA JUBILATUEN EGUNA)

10:30ean Argisoinuak. 12:30ean Herri kirol konbinatuak. Olasagasti/Etxeberria- Larretxea aita-semeak. Harri-jasotzaileak Santxin eta Estitxu Almandoz. Xanta txingekin. 14:00etan Jubilatuen bazkaria Larraburuan. 14:00etan Asau ermitako zelai­an. Plaza ingurutik ELUTXA txarangarekin batera denak elkarrekin abiatuko dira ermitako zelairat. 20:00etatik 22:00etara ELEKTROPATXARANGA.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun