Espainiako plater tiroketa txapelketa irabazi du Luis Muñoz beratarrak

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 11a, 08:01

Luis Muñoz beratarra, podiumaren goitiko koxkan.

Foso Unibertsal modalitateko bigarren kategorian

Luis Muñoz Iturri beratarrak Espainiako plater tiroketa txapelketa irabazi du, foso unibertsal modalitateko bigarren kategorian. Abuztuko lehen asteburuan jokatu zen txapelketa Granadako Las Gabias herrian.

 

Luis Muñozek 200 plateretatik 195 hautsi zituen. Plater bat gutxiago hautsi zuen Francisco José Martin andaluziarrak eta hirugarren postua Madrilgo Aitor Carmonak eskuratu zuen, 192 plater hautsita. 70 partehartzaile izan ziren txapelketan.

Aipatzekoa da laugarren kategorian, Santiago Esarte baztandarrak hamaseigarren postuan akitu zuela, 179 plater hautsi ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun