Sei talde horietatik 4 aritu ziren larunbatean Beran, Iberoko Artzanegi, Basaburua eta Berriozar. Lehenbiziko proba konbinatuan (koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) Berriozar nagusitu zen (19:20.69), Bera izan zen bigarren (19:58.01) eta dexente beranduago akitu zuten Basaburua (22:19.22) eta Artzanegik (24:58.23).
Bigarren proba konbinatuan (Bi kirol), txinga eramaten eta ingude altxatzen aritu ziren eta hemen Basaburua nagusitu zen, Berriozar, Bera eta Artzanegiren aitzinetik.
Datozen jardunaldiak
Bigarren jardunaldia abuztuaren 8an jokatuko da Asiainen eta Arraioz, Artzanegi, Berriozar eta Ultzamako Menditarrak ariko dira.
Hirugarren jardunaldia abuztuaren 16an izanen da Burlatan eta Arraioz, Basaburua, Bera eta Menditarrak izanen dira aurrez aurre.
Finala abuztuaren 29an jokatuko dute Berriozarren, eta proba konbinatu bakoitzean, jardunalditako lau talde onenak pasatuko dira finalera.