DH eta Enduro ikastaroa eskainiko dute Igantziko Irrisarri Landen

Ttipi-Ttapa 2015eko abuztuaren 4a

Saltoak eta jautsierak egiten erakutsiko dute.

Abuztuaren 15 eta 16an izanen da eta izen emateko aukera ezberdinak eskaintzen ditu

Mendi bizikletako DH& Enduro ikastaroa antolatu dute Igantziko Irrisarri Landen abuztuaren 15 eta 16an. Manel Ibars, Hegoi Ado, Martxel Oronoz eta Marc Cano rider ezagunak izanen dira irakasleak. Izen emateko ez da gidari aditu bat izan behar, maila ezberdinen araberako taldetxoak osatzeko asmoa baitute.

 

Ikastaroaren helburua, jautsieran eta enduroan hastea eta hobetzea da. Horretarako, bihurgunetan eta trialeretan gidatzen, balaztatzen eta saltoak egiten ikasiko dute.

Ikastaroan izen emateko hiru aukera daude. Egun bateko ikastaroak, bazkariarekin 79 euro balio du. Bi eguneko ikastaroak, bazkariak barne, 149 euro eta bi eguneko ikastaroak, bi egunerako aterpearekin eta pentsio osoarekin, 259 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun