Duela 50 urte, Goikok 16 urte bertzerik ez zituela, Donejakue Bidea oso-osorik egin zuen, Irungo Bidasoa institutua ordezkatuz, estatu osoko bertze hainbat ikastetxetako ordezkariekin batera. Aurten, ibilaldi haren Urrezko Ezteiak bete direla eta, 25 lagunek Bideko azken etapa egin zuten joan den ortzegunean eta Santiagoko katedralean, aldare nagusian izendatu zituzten ohorezko kofrade. Goiko izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra eta ederki zaindu dutela azpimarratu du.
Argazkia, Monte del Gozo mendian ageri dira ibiltariak, Santiagotik hurbil.