Erriberako Futbol Eskolaren Campusaren bigarren txanda ere lanean ari da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 23a

Bigarren txandan 9-10 urteko 72 mutiko ari dira futbolean trebatzen Lesakan.

Aste honetako txandan 9-10 urteko 72 mutiko ari dira

Erriberako Futbol Eskolak hogeita hirugarren urtez antolatu duen kanpusaren bigarren txanda egiten ari dira aste honetan, hamalaugarren urtez segidan Lesakan. Bederatzi eta hamar urte arteko 72 mutiko ari dira uztailaren 20tik 26rako aste honetan.

 

Lehenbiziko txandan ez zen inguruko futbolari gaztetxorik izan, baina oraingoan Lesakako hamaika (Josu Zubieta Eneterreaga, Oier Mitxelena Zubieta, Iker Agirretxe Bikondoa, Ion Ander Ruiz Sarasola, Beñat Etxabide Olazabal, Mikel Perez, Miguel Ubiria Alzate, Xabier Apeztegia Grassa, Beñat Escudero Garmendia, Manex Ubiria Garcia eta Aitor Zubieta Moratinos) eta Berako bi (Kenai Garcia Curto eta Aimar Sarobe Roman) badira. Beraiekin batera, Nafarroa osotik, baita Hendaiakoak, Bilbokoak edo Alemanian bizi den Iban Olaetxea Etxeberria lesakarra ere ari dira.

Chus Rodriguezek eskerrak eman dizkie, aurten ere, bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Igande eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun