Arcelor Mittalen lantegietan bi orduko lan uzteak eginen dituzte uztailaren 14an

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 13a

Azken bi langileen heriotza eta azpikontratazioaren arriskuak salatzeko

Arcelor Mittal multinazionalak Euskal Herrian dituen lantegietan (tartean Lesakakoa) bi orduko lan uzteak eginen dira uztailaren 14an, asteartean 13:00etatik 15:00etara. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute lan uztea, azken bi aste hauetan Arcelor Mittaleko Sestaoko eta Zumarragako lantokietan gertatutako azpikontratatutako langileen bi heriotzak salatzeko.

Lan uzteak dirauen bitartean, lantegi atarietan elkarretaratzeak eginen dira, “Lan istripu gehiagorik ez, azpikontratazioak hiltzen du!” lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun