Aurrentzean, Bidazik produktu ekologiko eta bidezko merkataritzakoez hornituko du Berako elkartea, honek bere bazkideei eskaintzeko. Horrez gain, Bidazikoek Gure Txokoak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartu eta laguntzeko konpromisoa hartu dute, ekitaldi hauek Bidaziren balore eta helburu ekologikoekin bat egiten dutenean. Trukean, Bidazikoek Gure Txokoaren instalazioak erabiltzeko aukera izanen dute ikastaro edo tailerrak egiteko. Kasu hauetan, Gure Txokoako bazkideei ekimen hauetan parte hartzeko aukera emanen zaie.
Bi elkarteetako arduradunek uste dute akordio honekin herri elkarteen arteko laguntza sustatzeaz gain urrats bat ematen dutela, elikadura osasuntsua eta natura errespetatzen duena hedatze aldera.