Haurrak izanen dira protagonista gaur Lesakako San Ferminetan

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 9a, 09:56

Danbor soinuak herri guzian barna zabaldu zituzten PeƱek, jai giro bikainean.

Lainoak zelatan izan ziren atzo goizean goizetik, baina danbor hotsek eraginda edo, ateri eutsi eta bikaina izan zen Lesakan Peñen egunean sortutako giroa. (ikusi argazkiak) Gaur, hilak 9, haurren eguna ospatuko dute. Danborrada, entzierroa, betizuak… antolatu dituzte ttikienentzat. Horretaz gain, pilota partidu profesionalak eta txaranga eta Joselu anaien emanaldia ere izanen dira. Txozna batzordeak bere aldetik, 18:30ean Buruztankan kalejira musikatua prestatu du txoznetatik eta 21:30ean Joxe Replayren kontzertua. Eguna bukatzeko 00:30ean Stepi Selektah taldeak joko du txoznetan.

 

10:30ean abiatuko da haur eta gurasoen danborrada, Elutxa txarangak lagunduta. 11:30ean Andra Mari Egoitzatik abiatu eta Plaza Zaharrera arte betizuen aitzinean lasterka ibiltzeko aukera izanen dute, entzierroan eta 12:00ak aldera betizuak izanen dira Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. Goiz eta arratsaldez haur ikuskizunak antolatu dituzte Eltzeta plazan. 18:00etan pilotalekuan Garfek antolatutako esku-pilotako partidu profesionalak izanen dira. Hasteko lau terdian Jhon Olaiozola eta Olaizola II.aren arteko partida izanen da. Segidan, Titin III.a eta Pascual, Tainta eta Mikel Goñiren aurka arituko dira. Arratsaldean Elutxa txaranga karrikaz karrika ibiliko da besta giroa zabaltzen. Eta arratsalde eta gauez Joselu Anaiak taldearen emanaldia izanen da Plaza Zaharrean.

Txozna batzordeak bere aldetik, 18:30ean Buruztankan kalejira musikatua prestatu du txoznetatik eta 21:30ean Joxe Replayren kontzertua. Eguna bukatzeko 00:30ean Stepi Selektah taldeak joko du txoznetan.

 

Segidan datozen egunetako ekitaldiak:

Uztailaren 10a, ortzirala, Bikoteen Eguna
11:30 Haurrentzako entzierroa Eltzeta plaza - Plaza Zaharra.
11:30 Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Andra Mari Zahar Etxeko lora­tegian (San Fermin Jubilatu eta Pentsionis­ten ­Elkarteak antolatua).
12:00 Betizuak Plaza Zaharrean, Pasaia txarangarekin.
12:00 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.
14:30 Herri bazkaria (txozna batzordeak eta ostalariek antolatua)

18:00 Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Plaza ­Zaharrean.
20:00 Txakaindik jeitsiera Zortziko doinuarekin.

19:30 manifestazioa txoznetatik, “Dispertsioarekin amaitu, euskal presoak Euskal Herrira” lelopean.
21:30 kontzertuak Korrontxi, Estu&Larri eta Kalera taldeekin. (txozna batzordeak eta ostalariek antolatuta)

Gauean Joxe Mendizabalekin musika Plaza Zaharrean.
03:30    Jai-hilak Pasaia txarangarekin.

 

Uztailaren 11, larunbata
12:00 Betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin.

17:00 Irrien Lagunak taldearen eskutik “Euskararen taupadak” ikuskizuna plazan, ostalariek eta txozna batzordeak antolaturik.

19:30 Gazte manifestazioa txoznetatik.

22:00 Anaia arrebak, Patxuko Nice eta Brot taldeen kontzertuak, plaza zaharrean, ostalariek eta txozna batzordeak antolatuta.

03:30 Jai-hilak Elutxa txarangarekin

 

Uztailaren 12a, igandea
18:00 Dantzaldia plaza zaharrean Mariskal Dejairekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun