Peñen egun handia ospatuko dute gaur Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 8a, 08:59

Danborradarekin hasi eta egun osoan giro bikaina izanen da.

Goizean danborrada, eguerdian betizuak eta arratsean Peñen jeitsiera

Astelehen eguerdian bota zuten altxaferoa eta geroztik bestak ez du etenik izan. (ikusi  txupinazoko argazkiak) Atzo San Fermin Eguna izan zen (Ikusi San Fermin eguneko argazkiak) eta gaur blusak armairutik atera eta gozatzeko txanda da, Peñen eguna iritsi baita. Gosarian egun osorako indarrak hartu ondotik, danborrak astindu, betizuen aurrean korrika aritu eta txarangaren erritmoan dantzatzeko aukerarik ez da faltako.

09:00etan Peñen gosaria eginen dute eta 10:00etan hasiko da Peñen danborrada Elutxa txarangarekin. 12:00etan haurrentzako entzierroa izanen da Ote karrika eta Plaza Zaharrean eta 12:00etan betizuak aterako dira Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 16:30ean Hodei magoa eta Tiritatxo! haurrentzako ikuskizuna izanen da Plaza Zaharrean, 18:00etan Peñetako kideak bildu eta jaitsiera eginen dute txarangaren doinuek lagunduta. 21:00etatik aitzinera Trikidantz taldearekin dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.

 

Uztailaren 9, osteguna, Haurren Eguna
10:30    Haur eta gurasoen danborrada Elutxa Txarangak lagunduta.
11:30    Haurrentzako entzierroa Andra Mari Egoitza - Plaza Zaharra.
Goiz-arratsaldez Haur ikuskizunak ­Eltzeta plazan.
12:00    Betizuak Plaza Zaharrean ­Elutxa txarangarekin.
18:00    Esku pilota partida ­profesionalak frontoian.
Arratsaldez Elutxa txaranga karriketan. Arratsalde eta gauez, Joselu anaiak Plaza Zaharrean.


Uztailaren 10a, ortzirala, Bikoteen Eguna

11:30    Haurrentzako entzierroa Eltzeta plaza - Plaza Zaharra.
11:30    Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Andra Mari Zahar Etxeko lora­tegian (San Fermin Jubilatu eta Pentsionis­ten ­Elkarteak antolatua).
12:00    Betizuak Plaza Zaharrean, Pasaia txarangarekin.
12:00    Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.
14:30    Herri bazkaria  (txozna batzordeak eta ostalariek antolatua)
18:00    Nafarroako Jotak Voces Navarras Taldearekin Plaza ­Zaharrean.
20:00    Txakaindik jeitsiera Zortziko doinuarekin.
19:30    manifestazioa txoznetatik, “Dispertsioarekin amaitu, euskal presoak Euskal Herrira” lelopean.
21:30   kontzertuak Korrontxi, Estu&Larri eta Kalera taldeekin. (txozna batzordeak eta ostalariek antolatuta)
Gauez    Joxe Mendizabalekin musika Plaza Zaharrean.
03:30    Jai-hilak Pasaia txarangarekin.

 

Uztailaren 11, larunbata

12:00    Betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin.
17:00  Irrien Lagunak taldearen eskutik “Euskararen taupadak” ikuskizuna plazan, ostalariek eta txozna batzordeak antolaturik.
19:30 Gazte manifestazioa txoznetatik.
22:00 Anaia arrebak, Patxuko Nice eta Brot taldeen kontzertuak, plaza zaharrean, ostalariek eta txozna batzordeak antolatuta.
03:30 Jai-hilak Elutxa txarangarekin

 

Uztailaren 12a, igandea

18:00 Dantzaldia plaza zaharrean Mariskal Dejairekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun