12:00etan Herriko Etxetik botako dute altxaferoa eta ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek eta haur ttikien danborradak girotuko dituzte karrikak. 17:30ean Tantirumairu Euskal Folklore taldearen erakustaldia izanen da frontoian. 20:00etan peña guztien ordezkariek altxaferoa bota ondoren danborrada nagusia abiatuko da. Erraldoi, buruhaundi, danbor-jole, soinulari eta Lesakako bandarekin batera herriari itzulia emanen diote. Gauean Musika izanen da Plaza Zaharrean.
Txozna Batzordeak eta herriko ostatuek ere prest dituzte ekitaldiak. Txupinazoaren aurretik, giroan sartzen hasteko, herri gosaria eginen dute 10:30ean txoznetan. 19:30ean irekiko dira txoznak eta gauean ere giro bikaina izanen da bertan, 22:30ean kontzertuak hasiko baitira.