Hildako mendizaleen omenez irteera antolatu du Beti Gaztek iganderako

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 26a

Beti Gazteko mendizaleak, aurten egindako ateraldi batean.

Agiñara igoko dira eta txistorrada eta ekitaldia eginen dituzte, Lesakara bueltatu aitzinetik

Lesakako Beti Gazte elkarteak hildako mendizaleen oroimenez, Agiñara mendi irteera antolatu du ekainaren 28an. Igande goizeko 8:30ean Plaza Zaharretik irteera eginen dute; 10:30ean txistorrada izanen dute eta 11:00etan ekitaldia. Denera bortz bat orduko joan-etorria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun