Ekainaren 13an hasi ziren, triatloi ttikiarekin. Ekainaren 20an, saskibaloia, ping-pong eta aulki-jokoa izan zuten Irain eskolako patioan. Bi jardunaldietako puntuak kontuan hartuz, Koxme da gehien dituena (39), baina hurbilean ditu 97ko hobenak (33) eta Drink Team (30).
Ekainaren 27an, futbito eta pilota izanen dute, larunbatean 16:00etan hasita Tantirumairu ikastolan. Futbiton bortz bortzen kontra ariko dira, nahi adina aldaketa eginez eta pilotan binaka ariko dira, pilota motelarekin.
Uztailaren 4an, azkenik, Ginkana eginen dute 11:30ean hasita plazan.
Talde bakoitzak proba guztietan parte hartu beharko du eta denetan neska eta mutilek aritu beharko dute. Proba guztien ondotik poteo animatua izanen da eta azkeneko egunean herri bazkaria eta sari banaketa.