Manttaleko Ana Larretxea, Sabino Korta eta Patxi Pikabea izanen da hizlari eta sarrerako dirua Nepalera bideratuko dute oso-osorik
Manttale Mendi lasterketa taldeak ere bat egin du Lesakako Beti Gazte elkartearen 75. urteurreneko ekitaldiekin eta Nepalekin elkartasunean Agerratik Himalaiara hitzaldi-proiekzioa eskainiko dute Ana Larretxea, Sabino Korta eta Patxi Pikabeak ekainaren 27an, larunbatean 20:00etan Harriondoan. Sarrera 5 euro kobratuko da eta lortzen den guztia Nepaleko lurrikaretan kaltetutakoei bideratuko zaie.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.