Urretxu-Zumarragako Goiargi Abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko ekainaren 19a

Goiargi abesbatzak igande eguerdian eskainiko du emanaldia Lesakako Harriondoan.

Igande eguerdiko 12:30etik aitzinera Harriondoa Kultur Etxean

Urretxu-Zumarragako Goiargi Abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 21ean, igande eguerdiko 12:30etik aitzinera Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Abesbatzak antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.

 

Javier Arratibelen zuzendaritzapean, kantu klasikoak eta euskal folklorekoak abestuko dituzte Gipuzkoako kantariek: Stay whit us (Hoyland), Ubi Caritas (Gjeilo), O Sacrum Convivium (Molfino), O magnum misterium (Antognini), Sanctus-Benedictus (Vila), Laudamus te (Jenkins), Cantate domino (Jenkins), Ojos brujos (Silva), Una pena nuevamente (Guastavino), Izar Ederrak (Elberdin), Aritz adarrean (Ezkurra), Xarmangarria (Salaberri), Errukarria (Sarasola), Zure boza (Sarasola) eta Saratarra (Gonzalez Bastida).

Erlazionatuak

Goiargi abesbatza igandean Lesakan

Xorroxin irratia 2015 eka 19 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun