Herri Olinpiadak euripean hasi dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 16a

Lesakako Herri Olinpiadetako lehen larunbatean, soka saltoan.

Zortzi taldek eman dute izena Beti Gazte elkarteak eta Gazte Asanbladak antolatutako jokuetan

Beti Gazte elkartearen 75. Urteurreneko ekitaldien baitan, Herri Olimpiadak antolatu dituzte ekainaren 13tik uztailaren 4ra bitarteko larunbatetan, Lesakako Gazte Asanbladaren eta Irrisarri Landen laguntzarekin. Zortzi taldek eman dute izena: Koxme, Buruztanka Team, Drink team, Zazpi neskak, 97ko hobenak, Txangurruk, 97ko gaztik eta Tutifruti. Larunbat arratsaldeko euripean egin zuten triatloi ttikia, umore onean.

 

Bertze hiru larunbatetan

Herri Olinpiadek segida izanen dute datozen hiru larunbatetan.

Ekainaren 20an, saskibaloia eta ping-pong izanen dute 10:30ean hasita plazan.

Ekainaren 27an, futbito eta pilota izanen dute, 16:00etan hasita ikastolan.

Uztailaren 4an, azkenik, Ginkana eginen dute 11:30ean hasita plazan.

Talde bakoitzak proba guztietan parte hartu beharko du eta denetan neska eta mutilek aritu beharko dute. Proba guztien ondotik poteo animatua izanen da eta azkeneko egunean herri bazkaria eta sari banaketa .

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun