Matixa Oteiza taldekideak aipatu digunez, «aurkezpena hagitz ongi joan zen. Eguraldi txar-txarra izan genuen arren jende dexente hurbildu zen plazara. Haur, gazte eta helduak, gizonak eta emakumeak bildu ginen eta hagitz polita izan zen”. Formatu berri batean aurkeztu zuten beraien ideia eta denak elkarrekin dantzatzen, bertsoak kantatzen, laburmetraiak ikusten eta musika kontzertua entzuten izan ziren.
Etorkizunera begira, taldearen ideia herriari gauza berriak eskaintzea da, parekidetasunaren gaia ikastaro eta ekintza ezberdinekin landuta. «Denon taldea izatea nahi dugu –diote–, denok PareKide izatea nahi dugu. Berez, orain 5 gazte hasi garen arren, gure ideia talde ireki bat izatea da. Edozein ideia eta proposamenera irekita gaude, eta poliki-poliki joanen gara egin nahi duguna zabaltzen eta ekintzak zehazten».