Aunitzetan, giroak ez du eguraldiarekin zerikusirik izaten eta ortziral eta larunbat arratseko kontzertuetan jende aunitz bildu zen. Larunbateko zikiro jatean ere giro polita izan zen Altzateko karrikan eta horretan lagundu zuen Elutxa txarangak Kontzertuez gain, oteoak eta suzko zezenak bete zuten larunbateko egitaraua.
Igande eguerdi eguzkitsuan egin zituzten plazako dantzak, meza ondotik. Entzierro ttikia eta karrikabuelta ere izan zituzten, txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. Igande arratsalderako ere txarra emana zen, baina eguraldiak dexente errespetatu zituen puzgarriak, aurpegia margotzeko tailerra, bonba japoniarrak, funky emanaldia eta gainerako ekitaldiak.