Herriko neska talde batek osatutako taldea da PareKide eta etorkizunean ere ekintza gehiago egiteko asmoa ere badute. Beraiekin harremanan jartzeko: lesakaparekidea@gmail.com
Larunbat arratsaldean plazan argazkia ateri ondotik poteo-showa eginen dute
Inor ez delako inor baino gehiago goiburupean parekidetasunaren aldeko ekitaldia eginen dute ekainaren 13an, larunbat arratsaldean Lesakako Plaza Zaharrean, PareKide taldeak antolatua. 19:00etan aurkezpena eginen da; 19:15ean herri argazkia eta 19:30ean poteo-showa, trikitilarien laguntzarekin. Ostatu batean Josu Sanjurjo eta Maialen Lopez bertsolariak ariko dira kantari, bertze batean Tantirumairu euskal folklore taldeko kideak dantzan, bertze batean Olaia eta Pitxik kontzertua eskainiko dute eta bertzean, gaiaren inguruko laburmetraiak emanen dituzte.
Herriko neska talde batek osatutako taldea da PareKide eta etorkizunean ere ekintza gehiago egiteko asmoa ere badute. Beraiekin harremanan jartzeko: lesakaparekidea@gmail.com
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.