Herri merkatua izanen da larunbatero Etxalarko plazan

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 11

Herriko ekoizleek izanen dute beraien produktuak eskaintzeko aukera

Ekainaren 13tik aitzinera, larunbat goizetan herriko ekoizleen produktuak erosteko aukera izanen da Etxalarko plazan. Saltzaileek herriko produktuak, Etxalarren bertan ekoiztutakoak jarriko dituzte salgai eta lege eta gainerako araudiek agindutakoa bete beharko dute. 

Bertzeak bertze, behi eta ardi esnea, eztia, barazkiak, ogia... erosteko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun