Berako Abesbatzak emanaldia eskainiko du ekainaren 13an

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 11

Taldekide eta jantzi berriak aurkeztuko ditu Abesbatzak larunbateko emanaldian.

Larunbat arratsaldeko 8etatik aitzinera Berako Kultur Etxean

Berako Abesbatzak emanaldia eskainiko du ekainaren 13an, larunbat arratsaldeko 8etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Berako Abesbatzak, Fatima Gonzalezen zuzendaritzapean gisa guztietako abestiak kantatuko ditu, euskaraz, gazteleraz, italieraz, galegoz, etabar…

 

Kontzertu honetan hainbat berrikuntza aurkeztuko dituzte, hala nola, taldekide berriak diren gizaseme eta emakumeak, baita arropa berria ere. Larunbateko emanaldian, Ikusten eta Uso Xuria herrikoiak, A beira do lume (Valverde), Lurraren pean (Ermena Bonnal), Iaute, iaute (Josu Elberdin), Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete), Ave Maria (Giulio Caccini), El día que me quieras (Carlos Gardel), Alfonsina y el mar (Félix Luna), Enguedellos (Rey Rivero), Las hojas verdes (Dimitri Tiomkin), Te quiero (Mario Benedetti), Baratze bat (Pier Paul Berzaitz) eta Nabucco (Giuseppe Verdi) abestuko dituzte.

Azken igandeetako erlijio ospakizunetan, lehen jaunartzean, sendotzan eta hilaren 7ko Bestaberri egunean kantatu du Abesbatzak eta igandean, Irunen eskainiko du bertze emanaldi bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun