Haurraren eguna ospatuko dute Etxalarren ortziralean eta igandean

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 10a

Ipuin topaketa eginen dute igande goizean Etxalarko frontoian.

Igandean ipuin topaketa eta bazkaria izanen dituzte plazan

Azken urteetan bezala, aurten ere Haurraren eguna, bi egunez ospatuko da; ekainaren 12 eta 14an, ortziralean eta igandean.

 

Ekainaren 12an, ortziralean, eskulanen erakusketa ikusgai egonen da eskolan, ikasleek gidatua. Igande goizean ere erakusketa zabalik egonen da.

Ekainaren 14an, igandeko Meza ondotik,  Altxata kultur elkarteak eta eskolak antolatuta,  Ipuin topaketa eginen da frontoian, trikitilariek alaitua.

Eguerdiko 13:30ean Guraso Elkartearen eskutik bazkaria izanen da plazan. Txartelak salgai daude eta apuntatzeko guraso elkarteko edozein kideri erratea nahikoa da. Arratsaldean, 3etatik 4:30era, Udalaren eskutik, musika tresnak eraikitzeko tailerra izanen da, material birziklatuen bidez (2 monitore egonen dira haurrei laguntzeko eta erakusteko).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun