Ortziralean, 20:00etan botako dute txupinazoa Altzateko plazan. Ondotik, karrikabuelta txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. 22:00etan suzko zezena. 22:30ean kontzertuak Azken Trena eta Selektah Stepi &Kenitra (Bad Sound System) taldeekin.
Larunbatean, 10:00etan plater-tiroketa. 12:00etan karrikabuelta txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. 13:00etatik aitzinera Elutxa txaranga. 14:00etan zikiro jatea Altzaten (txartelak 15 eurotan salgai, haurrentzat 5 euro, Xuga, Purienea, Kataku eta Errekalden ekainaren 10a bitarte). Salda, piperrada, zikiro, edaria, postrea eta kafea sartzen da prezioan. 18:30ean poteoa Altzatetik akordeoilariekin. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan kontzertuak Aski da, Katez eta DD Maia&Labadierekin.
Igandean, 11:00etan Meza Nagusia Altzateko elizan. 12:00etan euskal dantzak. 12:30ean entzierro ttikia. 13:00etan karrikabuelta txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. 15:30etik 18:30era puzgarriak eta aurpegia margotzeko tailerra. Ondoren bonba japoniarrak. 18:30ean funky emanaldia. Gero, zozketa Altzateko Plazan (sariak auzoko komertzioen eskutik).