Hain zuzen, Unsion bera da proba gehienetan atera dena bortz hilabete hauetan (17), Andoni Lasagak 9 egin ditu, Xabi Garmendiak eta Iñaki Larrañagak zazpina eta Josema Huizik, Iban Zubietak eta Gwendal Larquék seina. Euskal Herrian ez ezik, Malaga, Cadiz eta Kataluniako lasterketetan ere atera dira. Oraingoz 39 korrikalarik parte hartu dute erronkan eta mendiko 36 lasterketetan eta errepideko 14tan atera dira. Nola ez, Manttaleko korrikalari gehien hartu duen lasterketa Berako Mendi Maratoi Erdia izan da, 16 gizaseme eta emakume bat atera baitziren.