Helduek igande goizeko 8:30etik 10:00etara zigilatuko dituzte bere lanak eta 13:30etik 14:00etara aurkeztu beharko dituzte egoitzan. Aurkeztutako lanekin erakusketa ikusgai jarriko da Alondegiko arkupetan eta epaimahaiak 18:00etan ezagutzera emanen ditu emaitzak. Lehen saria 500 eurokoa izanen da, bigarrena 300 eurokoa eta herriko margolarien artean obrarik onenak ere 150 euro izanen ditu saritzat.
Lehen Hezkuntzako ikasleek ere parte har dezakete egun berean eginen den Haur Margoketaren Egunean. 11:00etatik 13:00etara eginen da lehiaketa. Margolanen gaia Lesaka izanen da. Hiru mailatan bereziko dira partehartzaileak eta maila bakoitzean marrazki onenarentzat saria izanen da.