Bertso jaialdi handia antolatu dute Beran ekainaren 6an

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 4a

Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako bertsolari bana izanen da kantari.

Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Xabier Terreros ariko dira Kultur Etxean, larunbat arratsaldeko 8etan hasita 

Berako Euskara Batzordeak bertso saioa antolatu du datorren larunbaterako, ekainak 6. Saioa Berako kultur etxean izanen da, 20:00etan. Parte hartuko duten bertsolariak hauek dira: Sustrai Colina, Miren Amuritza, Maialen Lujanbio eta Xabier Terreros. Gai jartzaile eta aurkezle lanetan Ainhoa Larretxea arituko da, baina gaiak elkarlanean prestatu dituzte Berako bertso eskolako kideek.

 

Saioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatu du euskara batzordeak. Sarrera 3 euro kostatuko da, eta 19:30etik aitzinera eskuratu ahalko da, kultur etxeko leihatilean bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun