Alebin mailan, Berako Unax Villamea eta Jon Pagolak 18 eta 16 irabazi zieten Burlatako Itoiz eta Lapeireri.
Infantil mailan, Berako Mikel Eltzaurdia eta Asier Telletxeak 15 eta 18 galdu zuten Burlatako Lerga eta Villanuevaren kontra.
Gazte mailan, Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 22-8 irabazi zieten Burlatako Antso eta Eskiroz-i.
Senior mailan, azkenik, Berako Beñat Mitxelena eta Jon Olaizolak 22 eta 6 irabazi zieten Burlatako Rebolé eta Agirreri.
Bosgarren jardunaldia Uharteren kontra
Segidan, Herriarteko txapelketako bosgarren jardunaldia ere jokatzen hasia da Bera Uharteren kontra. Berez, ortziralean jokatzekoak ziren lau partidak Uharten, baina gazte mailakoa ekainaren 2an, asteartean jokatu zuten, Uharteko Lasok Espainiako txapelketa jokatu behar duelako. Iñigo Martinezek ezi zuenez jokatu, Andoni Lazkanotegik jokatu behar izan zuen atzelari, Ander Errandonearekin bikote eginez. 9-22 galdu zuten Laso eta Martijaren kontra.
Gainerako hiru partidak, alebin, infantil eta senior mailakoak ekainaren 5ean, ortziralean 18:30etik aitzinera jokatuko dituzte Uharteko Toki Alai pilotalekuan. Berako taldearekin, Burlataren kontra aritu ziren bikote berak kantxaratuko dira.