• 10:30etik 14:00etara Eskulangileen erakusketa eta salmenta.
• 10:00etatik 11:30ak arte eskualdeko ardi gasna lehiaketarako gasnen harrera.
• 11:30etik aitzinera Etxalarko II. Goxo Topaketa. Aurten Sagar Tarta izanen da egin beharrekoa. Pastela eta errezeta ekarri behar dira. Parte-hartzaileak, eskulangileen produktuez osatutako saski baten zozketan sartuko dira.
• 11:30ean Agility erakustaldia plazan. Txakur trebezien erakustaldia, Etolcanin agility taldearen eskutik.
• 12:30ean herriko trikitilarien saioa.
• 13.30ean XXIII. Ardi Gasna Lehiaketako sari banaketa.
• 14:00etan Herri Bazkaria.
• 18:30ean Etxalarko Dantza Taldearen emanaldia.
Goizez baserriko lan tresnen erakusketa eginen da Iriondoan eta egun osoan, eskulan ikastaroko lanen erakusketa eskola zaharretan.