Ikastaroa Berako Beralandeta eraikinean izanen da, ekainaren 6an eta 20an (larunbatak), eta 10 ordu iraunen du, goizeko 9:00etan hasi eta 14:30 arte (ordu erdiko atsedenaldiarekin). Emalea Urtxintxa Eskola izanen da.
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da aitzinetik mankomunitatean izen ematea. Horretarako telefonoz deitu behar da (948634125) edo e-postaz mezu bat bidali (euskara@bortziriak.org). Epea maiatzaren 25etik ekainaren 3ra bitartean zabalik egonen da. Ikastaroaren matrikula 25 eurokoa da.
Izen ematerakoan honako datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, herria, jaiotze-urtea, telefonoa, e-posta, lanbidea/ikasketak. Matrikula bankuko transferentziaren bidez ordaindu beharko da, bi kontu hauetako batera:
- La Caixa: ES56 2100 5382 38 2200023257
- Laboral Kutxa: ES36 3035 0135 91 1350013416
Ikastaroan parte hartzen duten guztiek ziurtagiri bat jasoko dute, asistentziaren arabera. Balio akademikoa 10 ordukoa izanen da.