Iruñeko Sinfonietta Académica Orkestrak eta Jeiki Abesbatzak emanaldia eskainiko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 22a

Iruñeko Sinfonietta Académica Orkestrak Leitzako Jeiki Abesbatzarekin joko du larunbat arratsaldean Lesakan.

Larunbat arratsaldeko 8etan hasita Kultur Etxean Adioses izenburupean

Iruñeko Sinfonietta Académica Orkestrak eta Jeiki Abesbatzak emanaldia eskainiko dute maiatzaren 23an, larunbat arratsaldeko 8etatik aitzinera Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan, ADioses izenburupean. Aretora sartzeko 6 euro ordaindu beharko da eta ateak 19:00etan irekiko dira.

 

Caroline Collier-en zuzendaritzapean, J. Haydn-en 45. Sinfonia, J.S. Bach-en BWV140 Kantata, P. Aldaveren Seaska kanta eta E. Morriconeren Gabrielen oboea jo eta kantatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun