Larunbat goizeko 10etan azokaren aurkezpena eginen dute plazan, malabarista, txalaparta eta txistulariekin eta kalejira Harriondora. Gure artea, gure artean erakusketaren inaugurazioa kontzertu akustiko batekin eginen dute. 11:00etan tailerrak martxan jarriko dira plazan eta bidasotarren murala eginen dute Alhondigan. 12:00etan Abesbatza karrikaz karrika ibiliko da. 12:30ean kontzertu akustikoa eskainiko du Pitxik eta malabaristak ariko dira Eskol Ttikin eta bazkaria izanen da Arranon. 16:00etan ipuin eta olerkien irakurketa eginen dute plazan. 17:00etan Bortzirietako bertso eskolak Bertsolari Ibiltariak emanaldia eskainiko du. 18:30ean kontzertu akustikoa eskainiko dute Pelax&The Cowboy’s Orchestrak eta Phisis Vs Nomos taldeek.
Zozketa
20:00etan, azokari bukaera emateko, Bihotzkadaren zozketa erraldoia eginen da eta kalejira Elutxa txarangarekin. 21:00etan rock kontzertua izanen da Apurtu, Barniz por la nariz eta Los Txikos del Albal taldeekin. Aipatzekoa da zozketako zarea ikusgai dagoela Mendegia harategian. Egun osoan literatura eta musikaren txokoa ere jarriko dute Oninarten.