Goiener Energia Kooperatibak informazio gunea izanen du Bidasoaldean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 20a, 08:09

Miren Olaetxeak emanen ditu Goiener Kooperatibari buruzko azalpenak Bidazin.

Bidazi elkartearen egoitzan, hilabeteko lehen ortziraletan emanen du informazioa Miren Olaetxeak

Ekainetik aintzinera, hilabeteko lehenengo ortziraletan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Goiener Energia Kooperatibak informazio gunea izanen du Bidazi elkartearen Azokan (Alkaiaga). Miren Olaetxeak emanen ditu Goiener-i buruzko azalpenak.

 

Modu honetan eskualdean ditugun bi elkarte hauek espazioa partekatuko dute jendeari eskaintza hobe bat emateko, energia eta elikadura bateratuz.

Goiener eta Bidazik gure bizi ohituren inguruko hausnerketa eta eraldaketa sustatu nahi dituzte bertakoari eta jasangarritasunari garrantzia emanez.

Informazio gehiagorako jo webguneetara: bidazi.org edo www.goiener.com

 

Asanblada Orokorra

Bidazi Elkarteak, maiatzaren 29an, arratsaldeko 6etan asanblada orokorra eginen du, Cederna-Garalurrek Alkaiagan duen egoitzan, azokaren ondo-ondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun