Nafarroako 4x4 sokatira txapelketan 300 kilokoan ere txapeldun izan da Beti Gazte

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 19a, 07:41

300 kiloko podiumean, Beti Gazte, Amaiur eta Berriozar.

Amaiur azpitxapeldun izan da pisu arinenean

320 kiloko txapelketan egin zuen bezalaxe, Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako pisu arinenean, 300 kilokoan ere txapela jantzi du Lesakako Beti Gazte taldeak, maiatzaren 16an Etxarri Aranatzen jokatu zen finalean Amaiurri irabazi ondotik. Berriozar hirugarren izan zen.

Emakumezkoen 235 kiloko kategorian Berriozar nagusitu zen, 255ekoan egin zuen bezalaxe. Kadete mailako txapelketan (280 kilo) Berriozar izan da txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun