Iraitz Etxebarria nagusitu da aurten ere Xabi Telletxearen omenezko Igantziko BTT jautsieran

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 18a, 10:42

Igantziko Xabi Telletxea BTT jautsieraren bosgarren edizioko podiuma.

Igantziko Biltokiko Iñaki Esarte baztandarra izan zen txapeldun Master30 kategorian

Aitzineko hiru urteetan bezala, aurten ere Betibehera taldeko Iraitz Etxebarria bizkaitarra nagusitu da Xabi Telletxea zenaren omenez maiatzaren 18an egindako Igantziko BTT jautsiera probaren bosgarren edizioan. Nafarroako txapelketa ere Euskadiko Irekirako baliagarria zen proba honetan erabaki zen.

 

Irabazleak 2 minutu, 47 segundo eta 922 zentesimako denbora egin zuen bere jautsierarik onenean. Elite mailako bigaren postua Eric Portillorentzat izan zen (2:52.155) eta Jose Antonio Diezek osatu zuen podium nagusia (2:57.492).

Nafarroako tituluei dagokienez, elite kategorian sailkapen orokorrean zazpigarren izan zen Beñat Seminario (Cicla Club) izan zen txapeldun, Iñigo Blas eta Andoni Martikorenaren aitzinetik. Master30 kategorian, Igantziko Biltokiko Iñaki Esarte baztandarra izan zen Nafarroako txapeldun eta 23 urtez beheitiko kategorian, Asier Añorga.

 

SAILKAPENAK

Elite

  1. Iraitz Etxebarria, 2:47.922
  2. Eric Portillo, 2:52.155
  3. Jose Antonio Diez, 2:57.492
  4. Martxel Oronoz, 2:59.963
  5. Jorome Pardies, 3:04.901
  6. Beñat Oronoz, 3:05.667
  7. Beñat Seminario, 3:09.482
  8. Iñigo Blas, 3:16.782
  9. Andoni Martikorena, 3:18.378
  10. 10.  Arkaitz Bas, 3:24.957

 

Sub-23

  1. Yannick Paredes, 3:03.778
  2. Andoni Cabodevilla, 3:05.182
  3. Aritz Urdanpilleta, 3:05.807

 

Junior

  1. Arkaitz Arco, 3:15.578
  2. Julen Urtxegi, 3:18.593
  3. Mikel Madrid, 3:22.622

 

Master 30

  1. Ivan Blanco, 3:04.867
  2. Txomin de Vega, 3:06.254
  3. Unai Aranburuzabala, 3:10.254

 

Master 40

  1. Xabin Beobide, 3:38.168
  2. Roberto Sanz, 4:00.074

 

Kadeteak

  1. Florian Massonie, 3:39.828
  2. Eloy Moreno, 3:42.010
  3. Mikel Bereau, 3:45.321
  4. Egoitz Alonso, 4:32.959

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun