Hain zuzen, alebin mailan, Berako Unax Villamea eta Jon Pagolak 18 eta 8 irabazi zieten Iruñeko Arrosagarai eta Hernandez-i. Horixe izan zen beratarren garaipen bakarra Iruñean.
Infantil mailan, Iruñeko Larraya eta Cuairanek hutsean utzi zituzten Berako Mikel Eltzaurdia eta Asier Telletxea.
Gazte mailan, Iruñeko Garcia eta Iruritak 22 eta 4 irabazi zieten Berako Ander Errandonea eta atzelari aritu behar izan zuen Andoni Lazkanotegiri.
Senior mailan, azkenik, Iruñeko Vidan eta Larrayak 22 eta 21 irabazi zieten Berako Beñat Mitxelena eta Iñigo Martinez-i.
Berako pilotariek orokorrean ez zuten partida onarik jokatu. Gainera, baja dexente izan zituzten eta jokatu zutenetako batzuk ere, eskuetatik juxtu xamar dabiltza.
Berria txapelketa ortziralean
Halere, atsedenerako asti handiegirik gabe, Berria txapelketako partidak jokatuko dituzte Bortzirietako pilotariek Amurrioren kontra maiatzaren 15ean, ortziral arratsaldeko 7:30etik aitzinera Berako Eztegara pilotalekuan.
Bortzirietako ordezkaritzari dagokionez, kadete mailan Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki lesakarrak ariko dira, nahiz eta Fagoaga eskuko minez dabilen; gazte mailan Ander Errandonea eta Iñigo Martinez beratarrak ariko dira zuzenbidean, nahiz eta hemen ere zalantzak izan eta posible den ordezko bikoteak, Lazkonotegi eta Oskozek jokatzea; senior mailan, azkenik, Beñat Mitxelena beratarra eta Jon Olaizola lesakarra ariko dira.